Emakume helduentzako ikastaroa antolatu du Gizarte Zerbitzuak

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

'Nor bere burua ezagutuz' izenburupean Getariako Udaleko gizarte zerbitzuak emakume helduentzako ikastaroa antolatu du. Bere helburua aurretik egindako beste ikastaroei jarraipena ematea da, beraien arteko sareak eta ahalduntze prozesua sustatzen jarraitzeko. Ikastaro hau antolatzeko garaian Getariako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Gipuzkoako Berdinbidearen laguntza izan du.

Oraingo ikastaroaren gaiari dagokionez, bakoitzaren bizitza eta bizipenetatik abiatuz, hitza eta gorputza inplikatzen duten dinamikak erabiltzea landuko dute. Egutegiari dagokionez, maiatzean lau saio antolatu dituzte, hilaren 7, 14, 21, eta 28an, eta ekainean berriz beste bi, hilak 4 eta 11an. Ikastaro egun denak astearteak dira. Emakume helduiei zuzendutako ikastaro hau Ulpiano Etxean burutuko da eta izen ematea Getariako Udalean egin daiteke, atzotik apirilak 30a bitartean (943896024 edo gizartekintza@getaria.org). Ikastaroa dohainik izango da.