Elkarmaker proiektuan murgilduta Ikastolako ikasleak

Ikastolako DBH 3 mailako ikasleak ari dira proiektuan./
Ikastolako DBH 3 mailako ikasleak ari dira proiektuan.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Elkarmaker proiektua Gipuzkoako Foru Aldundia, Europar Batasuna eta Ikastolen Elkartearen artean aurrera eramaten ari diren egitasmoa da. Elkarmaker proiektu honetan, Ikastolako LH 3. mailako ikasleek teknologiarekin lotuta, pertsonen bizitza hobetuko duten ideia zaparrada egiten dute. Ideia zaparrada horretatik Ikastolako DBH 3. mailakoek bi ideia interesgarrienak hartu eta maketak osatzen dituzte. Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza eskolakoei aurkezten zaizkie maketak eta hauek prototipoak egiten dituzte. Aurrera eraman dituzten bi proiektuak alkandora tolesteko gailua eta itsasoko plastikoak eta mikroplastikoak biltzeko garabia izan dira. Ikastolako aretoan bildu ziren proiektuan parte hartu duten ikasleak, bi proiektuen azalpena egin eta prototipoak aurkezteko.