Elkanoren zeruertza ekimenak bete du asteburua Getarian jende asko erakarriz herrira

Elkanoren zeruertza ekimenak bete du asteburua Getarian jende asko erakarriz herrira

Elkano Zeruertza ekimena burutu da asteburu honetan Getarian. Juan Sebastian Elkano getariar mariñelaren balentria gogoratzeko antolatu den ekimen honek aldeko eta aurkako jarrerak izan ditu. Larunbat eta igandean omenaldi bat egin diote, lau ontzidiek (merkataritza, arrantza, militarra eta kiroletakoak) eta ikusmen handia sortu du bertaratu ziren ontziak hurbiletik ikusteko aukera bait zegoen (baita barrutik ere). Elkanoren Zeruertza gunean eskaintza zabala egon da, GKE ezberdinak bertan egon direlarik laguntza eske.