'Elkanoren zeruertza' ekimena datorren asteburuan burutuko da

Aurrerapena. Antolaketak krokis hau egin du Elkano Zeruertzaren gunea non kokatuko den jakiteko./
Aurrerapena. Antolaketak krokis hau egin du Elkano Zeruertzaren gunea non kokatuko den jakiteko.

Estropada eta itsas rally batekin, ontzi ospetsuak ikusteko doako bisitaldiekin, tailerrekin eta jarduera gehiagorekin

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Datorren asteburuan, uztailak 5, 6 eta 7an, Getarian egingo da Elkanoren zeruertza izenburua daraman ekimena. Estropada eta itsas rally bat izango da, ontzi ospetsuak ikusteko doako bisitaldiak antolatuko dira eta tailerrekin eta jarduera gehiagorekin osatutako egitaraua egongo da.

Elkanoren Zeruertza Gunea Getariako malekoian egokitutako 5×40 metroko karpa batean egongo da, Juan Sebastián de Elcano ontziaren ondoan, eta elkartze-tokia izango da jardunaldi guztien zehar. Bertan antolatuko dira tailer guztiak hurrengo ordutegian, uztailak 6, larunbata, 16:00 - 20:00, eta uztailak 7, igandea, 11:00 - 20:00.

Ostiralean hiru ekintza iragartzen dituzte; arratsaldeko 17:00etan 'Plastiko, océano eta ekonomia zirkular buruz' tailerra eta proiekzioa SAIL IN Tour-ekin. 19:00etan, Mahai ingurua: José Antonio Azpiazu, Fernando Txueka eta Patxi de la Hoz-ekin Getariako Arrantzale-Kofradian. Hizkuntza: Euskara - Gaztelania. 21:00etan, Atari zabaleko zinema SAIL IN Tour-eko filmekin kaiako zelaigunean.

Larunbatean estropadari hasiera emango zaio Getxon, goizeko 9:30ean. Hondarribian 10:00etanGuadalupeko santutegian ofrenda egingo da eta jarraian, eguerdian estropadari hasiera emango zaio Hondarribiatik. Gaztelugatxen, estropada heltzen denean, Baselizatik txalaparta eta ohorezko aurreskua egingo da eta ontzietatik lore-ofrendak eguerdiko 12:00ak inguruan.

Larunbata mamitsua izango da herrian, 16:00etan Elkanoren Zeruertza Gunearen irekiera egingo da. Hortik aurrera, Arazirekin gymkana eta belaontzi baten eraikuntza tailerra Donostiako Aquariumarekin.

17:00etan estropu eraikuntza tailerra Pasaiako Itsas Eskolarekin. 18:00etan Mater ontzian filma (Ontzi Museo EkoAktiboa). 18:30ean Ontziak heltzeko azken ordua. 19:00 - 21:00 bitartean ontziak bisitatzeko ordutegiaren hasiera. 20:00etan Juan Sebastián de Elcanoren atrakatze maniobrak eta ordu berean Elkanoren Zeruertza Gunearen itxiera. 20:30etatik 21:30ra Cristóbal Balenciaga Museo-ra bisita. 21:30etatik 23:30etara afaria Cristóbal Balenciaga Museoan eta sari-banaketa.

Uztailak 7, igandean, Getarian, 08:00etan Getariako txistularien diana. 09:30ean agintari eta prentsa bisita Juan Sebastián Elcanora. 10:00etan ontziak bisitatzeko ordutegiaren hasiera. 11:00etatik 12:15etara itsas elizkizuna. 11:00 - 20: 00 bitartean, Elkanoren Zeruertza Gunearen irekiera. 11:00 - 11:45 Elkanori buruzko ipuin-tailerra Arazi-rekin. 12:00etatik 13:45etara Zure Elkano maskara eraikitzeko tailerra Donostiako Aquarium-arekin.

12:30ean Ontzidien ordezkarien lore-ofrenda. 16:00 - 16:45 arraun-estropu tailerra Pasaiko Itsas Eskola-rekin. 17:00 - 17:45 hondartzako mikroplastikoen analisi tailerra Mater Museoa-rekin (Ontzi Museo EkoAktiboa). 17:00etan Mater ontzian filma (Ontzi Museo EkoAktiboa) eta ordu berean ontzien irteera. 19:00etan Juan Sebastián de Elcano bisitatzeko ordutegiren amaiera. 20:00etan Elkanoren Zeruertza Gunearen itxiera eta une berean Juan Sebastián de Elcanoren irteera-maniobrak.

Bestelako ekintzak

Antolatzaile batzuk ekintzak antolatuko dituzte publikoa haien erakusketa-gunera gerturatzen den neurrian, tailerrentzat finkatutako ordutegietatik kanpo; adibidez, Donostiako Aquariumaren edo Pasaiako Itsas Arrantza BHI-ren kasuan. Getariako Kostabela bela-eskola Optimist simulagailu bat eskainiko die bisitariei.

Larunbatetik aurrera, janaria eta edaria eskaintzen duten karpa batzuk irekiko dira Juan Sebastián de Elcano ontziaren eta Elkanoren Zeruertza Gunearen ondoan, ekintza kulturalak antolatzeko egokituta dagoena.