Elkanoren itsasoratzea ospatzeko bilera bat antolatu dute

Eragileak. Herritarrei gonbitea luzatu diete. /  AMAXKAR
Eragileak. Herritarrei gonbitea luzatu diete. / AMAXKAR

Datorren asteartean egingo da arratsaldeko 20:00etan udaletxeko batzar aretoan eta herritarrak gonbidatu dituzte bertaratzera

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Dakizuen moduan, 1519ko irailean mundubira bilakatuko zen espedizioa Sanlúcar de Barramedatik abiatu zen. Hiru urte beranduago, ontziratutako guztietatik 18 bueltatu ziren Juan Sebastián Elkano getariarraren gidaritzapean, Victoria ontzian.

Getariarrek itsasora irteteko momentu hura ospatu nahi dute eta, horregatik, 'Elkanoren Itsasoratzea' jaialdia antolatzen ari dira Getariako Udalak, Elkano 500 Fundazioak eta zenbait herriko eragileak.

Ekitaldi honen berri emateko datorren asteartean, uztailak 23an, arratsaldeko 20:00etan( danborradako entsegua ondoren), herritar denak gonbidatuta daude udaletxeko aretoan egingo den herri ekitaldira gai honen berri dena azaltzeko eta auren iritzia jasotzeko.