Elkano Fundazioak herritarren aurrean proiektuaren berri emango du bihar udal areto nagusian

2017ko uztailean egin zen lehen aurkezpena. / AMAXKAR
2017ko uztailean egin zen lehen aurkezpena. / AMAXKAR

Aurkezpen honekin Fundazioaren asmoak, ideiak, ardurak eta mugak herriarekin partekatu nahi dituzte

JUAN MARI ZUBIAURRE

Bihar, otsailak 14, Mundubira 500 Elkano Fundazioaren aurkezpena egingo da Getariako herritarren aurrean. Aurkezpena arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da udaletxeko areto nagusian. Agerraldian parte hartuko dute Nikanor Lertxundi, Getariako alkatea eta Elkano Fundazioko lehendakariak, baita Elkano Fundazioko lantaldeko kideak ere: Ion Irurzun zuzendaria, Rafael Zulaika proiektuen koordinatzailea eta Alaia Berriozabal proiektuen teknikaria.

Ion Irurzunek adierazi dunenez «Fundazioaren asmoak, aspirazioak, ideiak, ardurak eta mugak herriarekin konpartitu eta kontrastatu nahi ditugu». Juan Sebastián Elkano eta lehen mundubirarekiko Fundazioak egiten duen hurbilketa azalduko da, Fundazioaren zergatiak, zertarako eta lan egiteko moduei erreparatuz. Aurkezpena irekia izango da.

Fundazioaren sorrera herri mailan izandako parte hartze prozesu luze baten ondorioz eman zen, eta horregatik lankidetza gune bat bezala jardun behar du, bere helburuak hala eskatzen dutelako.

18:30ean hasiko da eta Ion Irurzun eta Rafael Zulaika arituko dira, besteak beste

Lankidetza mailak

Lankidetza gunea maila ezberdinetan jorratuko ditu Fundazioak, lokaletik abiatuta, nazioarte mailaraino eta aurkezpen honetan, herri mailan jarriko ditu aspirazioak.

Elkano Fundazioa honako erakundeek osatzen dute: Getariako Udala, Urola Kostako Mankomunitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Elkano Fundazioak aholkulari-tza batzordea ere badu, lortu nahi diren helburuekin bat datozen proposamenak egitea xede duena; horrez gain batzorde zientifikoa ere osatzen ari da, eduki akademikoak arautzeko.

Temas

Getaria