Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Elektrizitate kontsumoari buruzko tailerrak, ostegunean, kultur etxean

DV

ORIO.

Domingo, 29 de octubre 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak doaneko tailer bat antolatu du Orion, Orioko Udalarekin batera, 'Gipuzkoa Argitu' programaren barruan. Gaia honako hau da: elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak nola ezagutu eta aztertu eta, hortik abiatuta, erabaki egokiak nola hartu.

Orion bi saio praktiko emango dira: bat merkatari eta ostalarientzat, eta bestea herritar guztiei zuzendua. Bi saio horiek ostegunean, azaroak 2an izango dira, kultur etxean, 14.30tan merkatari eta ostalarientzat, eta 18.30tan herritar guztiei zabalik.

Izen-ematea

Tailer praktikoan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez aldetik, Orioko Udalera telefonoz deituta (943.830346) edo posta elektronikoz mezua jarrita (bulteknikoa@orio.eus).

Saio horietako batean parte hartu nahi dutenek izena aurretik eman behar dute, beharrezkoa delako aldez aurretik jakitea zenbatek parte hartuko duten.

'Gipuzkoa Argitu'

Tailer hauek 'Gipuzkoa Argitu' izeneko programaren baitan kokatzen dira eta beren helburua Gipuzkoako zenbait sektoretan (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak...) energiaren kontsumoa murriztea da eta eraginkortasun energetikoa handi-tzea. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide ba-tzuk sortu eta jarri ditu probin-tziako eragileen eskura: aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, 'Gipuzkoa Argitu' programaren webgunea, eta abar.

Saio praktikoak kultur etxean egingo dira, esan bezala, azaroaren 2an, argindarraren kontsumoa kontrolatzen ikasteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios