Borrar

Costa Urola

Ekintza ugari prestatu dituzte Aizarnazabalen Martxoaren 8aren baitan

E. A.

Aizarnazabal.

Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31

Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira, Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak eta udalak elkarlanean hainbat ekintza antolatu dituzte. Honela, goizeko 10:00etan, Indamendira martxa egingo dute «emakumeen eskubideak aldarrika-tzeko eta ahizpatasuna susta-tzeko» helburuarekin. Adin txikikoek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere heldu baten ardurapean. Mendi irteeraren ostean, hamaiketakoa egingo dute Zahar Etxean; eguraldi txarra izanez gero, «beste ekitaldiren bat» proposatuko dela aurreratu dute antolatzaileek.

Arratsaldean, 17:00etan hasita, emakumezkoen eskuzko binakako partida izango da: Gomez- R.I. Mujikaren aurka ariko da. Partida ondoren, arratsaldeko 19:00ak aldera , berriz, triki poteoa izango da. Azkenik, 19:30ean, udaletxe aurrean elkarretaratzea egingo da eta bertso eskolako ikasleek bertsoak abestuko dituzte.

Inkesta

Udalak, datozen urteetan herrian euskara indartzeko ekin-tza plana diseinatu nahi du UEMAren laguntzarekin. Horretarako, herritarren iritzia beharrezkoa da, herrian euskarak egun duen egoera aztertzeko, ondo egindakoak eta zer hobetuak identifikatzeko eta aurrera begirako lan ildoak zehazteko.

Hori dela eta, inkesta bat zabaldu du herritarrek bete dezaten. Ondorengo loturan osatu ahal izango da inkesta: https://forms.gle/FXQQ1naDyANzeAxQ8 . Martxoaren 12rako betetzea komeni da, lanketak aurrera jarraitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekintza ugari prestatu dituzte Aizarnazabalen Martxoaren 8aren baitan