Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ehunka herritarrek hartu zuten parte larunbateko ekimenean. K. ARRIZABALAGA
Ehunka lagunek bidegorria behingoz amaitzeko eskatu zuten

Ehunka lagunek bidegorria behingoz amaitzeko eskatu zuten

K. ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Jueves, 2 de noviembre 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den larunbatean ospatu zen Zestoa eta Zumaia lotuko duen bidegorria «behingoz amaitzeko» eskatuz antolatu zen martxa. Bi kolumna edo zutabe irten ziren Lasao eta Zumaiatik Arroabeko biribilgunera, bertan denak elkarrekin oihu egiteko amets hau errealitate izan dadin.

Ekimen honen antolatzaileak eskualdeko udalei dei egin zieten herriak lotuko dituen bidegorriaren alde hitzez babesteaz gain zerbait gehiago egin dezaten, eta nola ez, bidegorriak egiteko eskumen hau Aldundiarena denez, honi ere behingoz hau amaitu dezatela ere eskatu zioten.

Badirudi azaroa oso garrantzi-tsua izango dela gai hau behingoz gauzatuko den edo ez erabakitzeko, Aldundiko Mugikortasun Sailak hurrengo urterako dituen asmoak azalduko baititu 8an eta hortik aurrera egin beharko baitute lana inguruko herrietako ordezkari politikoek «eskualdeko herriak lotuko dituen bidegorria» ametsa behingoz errealitatea izateko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios