Egun borobila festetako egitarau zabala agurtzeko

Gauean girorik ez da faltako./
Gauean girorik ez da faltako.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Aiako San Donato eta San Lorentzo festen azken eguna gaurkoa, eta azken egun hau ere borobila datorkigu. Hasteko, goizeko 11.00etan, meza nagusia izango da; eguerdiko 12.00etan, pilota partiduak. Lehendabizi, emakumezkoen lehen mailako txapelketako partidua eta, segidan, profesionalak izandakoak ikusteko aukera: Titin-Merino I, Urbieta-Merino II-ren aurka. Ondoren, edadetuei eskainitako bazkaria.

Arratsaldeko 17.30ean, herri kirol jaialdia iragartzen da. Harriekin, Hodei Iruretagoiena, Iñigo Eizagirre eta Imanol Goikoetxea, Jakes Iruretagoiena eta Udane Ostolaza gaztetxoek ere saiotxoa egingo dutelarik, eta aizkoran: Xabier Orbegozo,Iker Vicente eta Aitzol Atutxa, momentuko hiru onenak.

Jarraian, arratsaldeko 19.00etan, kalejira herriko kaleetan zehar, trikitilari eta buruhandien eskutik. Ondoren, erromeria hasiko da Elustondo anai-arreben eskutik.

Gauari dagokionez, 23.00etan, su festak Hermanos Caballer Pirotecnicosen eskutik eta gauerditik aurrera, kontzertuak Los zopilotes txirriaos eta Buhos taldeekin, eta dj Jo Ta Txo-rekin txosnan. Tartean, trakaren erreketa egingo da.