Egitarau zabala bihar Getarian Itsasotik Herrira ekimenarekin

Open Lab. 3D inprimagailuekin batelak egingo dituzte. /  AMAXKAR
Open Lab. 3D inprimagailuekin batelak egingo dituzte. / AMAXKAR

GETARIA.

Gaur eta bihar eskualdean, Itsasotik Herrira ekimena burutuko da eta eskualdeko izaera bereizten duen ondarea izango du oinarri ekimenak; itsasoa, alegia. Getarian ekintzak bihar burutuko dira. Goizeko 11:30ean, Itsasoari 8 Begirada bizipen ibilbidearen amaiera izango da. Ordu berean zabalduko da Berdura Plazan Open Lab Urola Kosta , 3D inprimagailuekin batel prototipoak eginaz eta haurrentzako tailerrekin. Pilotalekuan, erakusketa bat zabalduko da, berreskuratutako batelak Beduola Elkartearen eskutik. 12:30ean Javier Carvalloren diaporama emanaldia izango da Berdura Plazan, 'Egurretik altzairura' izenburupean. Kosta Gastronomikak ordu berean abian jarriko du Txakolinaren Txinparta ekimena, txakolindegira bisitarekin eta txakolina eta bertako produktuen dastaketarekin. 13:15ean antxoa tailerra eta Getariako Txakoloin dastaketa, Maisor eta Txakoli Aizpuruarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos