EAJ-PNVko Iratxe Ziarrusta ongizate eta bizi kalitatearen alde lan egiteko aurkezten da

Iratxe Ziarrusta, jeltzaleen hautagaia. /
Iratxe Ziarrusta, jeltzaleen hautagaia.

Udaletxearen irisgarritasuna hobetu, kalitatezko enplegua, zuntz optikoa zabaldu eta kutxazain berri bat jartzea, proposamenak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Aizarnazabalgo EAJ-PNVren izenean, Iratxe Ziarrusta «guztien ongizatearen eta bizi kalitatearen» alde lan egiteko helburuarekin aurkezten da datozen udal hauteskundeetara.

Iratxe Ziarrusta zerrendaburuak, gaur egun EAJko zinegotzi bakarra, honoko hau adierazi du: «partekatutako lan baten bitarteaz guztiontzako Aizarnazabal bizia eraikitzeko beharrak bultzatu nau aurkeztera; ildo beretik doazen gauzak beti bere onean mantentzeak ez du esan nahi denentzat ona izan behar duenik. Aizarnazabalgo herriak aurrera egin behar du zentzu guztietan, dinamikoagoa izan, inguruko gizartea aldatzen doan heinean, herriak ere aldatzeko joera hartu behar baitu».

Sektore turistikoa

Bere lehentasunetako bat udaletxearen irisgarritasuna hobetzea izango da. Sektore turistikoa indartzeko ere lan egungo du. Kalitatezko enplegua, enpresa txiki eta ertainak eguneratu eta sendotuz eta gazteek kirola egiteko zona gehiago eta hobeak izatea dira beste helburuetako batzuk. Zuntz optikoa baserri eta auzo guztietara eramatea eta landako errepideak hobetzea ere hautagaiaren agendan daude.

Dagokion aurrezki kutxarekin harremanetan jarri eta kutxazain berri bat ezartzeko edo dagoena hobetzeko eskaera egingo duela ere azuldu, eragiketa gehiago egin ahal izateko, diru sarrerak edo Mugi txartela bikargatzeko edozein unetan beste herrietan egiten den bezala.

Lourdesera bidaia

Hilaren 25ean, Elizbarrutiak gaixoekin Lourdesera egingo duen erromesaldia dela eta, rtziprestaldetik bidaia hau egiteko aukera eskaintzen da. Joateko asmoa dutenek sakristian edota Itziar Etxaberi eman diezaiokete izena; izen emate epea maiatzaren 20 izango da.