EAJk kiroldegi berria «oso motz» geratzen dela salatu du

Jeltzaleek EH Bilduri «bere filosofiaren gatibu» izatea egotzi diote

AINARA MARTÍNZESTOA.

Zestoako EAJ-PNV-k hausnarketa egin du EH-Bilduk kiroldegi berriaren inguruan egin duen planteamenduari buruz. Alderdi jeltzaleak kritikatu egin du koproposaturiko planteamendua. «Eraikin berria martxan jartzeko EH-Bilduren erabakiak oso motz geratzen dira, zerbitzu egoki bat emateko», salatu dute. Jeltzaleek ez dute uste herritarrek eta auzotarrek behar duten zerbitzua bermatua izango dutenik gaur egun dauden giza baliabideak kontutan hartuta. Adierazi dute tamaina honetako eraikin batek hiru atal dituela, eta beharrezkoa dela hauek modu egokian kudeatzea. Ondorengo atalak definitu dituzte: Giza baliabideak (organigrama, funtzioak, ardurak eta guztiaren koordinazioa komunikazio egoki batekin), garbiketa eta mantenua eta honen jarraipena.

Planteamenduarekiko kritika nagusia gaur egun dauden baliabideekin kiroldegia martxan jarri eta hurrengo laur urteetan horrela jarraitzea da. «Kirol dinamizatzailearekin %50eko aurrejubilazioa negoziatu da. Lanposu horren beste erdia beteko duenak kirol zuzendari postua beteko luke. Honetarako Foru Aldundiko eta Urnietako lan-poltsak erabiliko dituzte».

Honetaz gain, «bi langileak mantenduko dira. Kiroledegiko harreraz, administrazioaz eta mantenu-gimnasiaz arduratuko dira». Garbiketari dagokionez, «garbitzaile bat %65eko lan aldian kontratatuko da. Orain arte kiroldegiaren garbiketaz arduratu den langileak frontoia, beheko pista eta Iraetak futbol-zelaia garbituko ditu». Harreran ere, beti norbait egongo da eta ordutegiak zabalagoak izango dira.

Aipaturiko neurri hauek guztiak zerbitzu egoki bat emateko motz geratzen direla nabarmendu du alderdi jeltzaleak. «Inguruko herriek antzeko kirol ekipamenduen kudeaketa integrala empresa bati eman diote». Adierazi dute joera hori dela eta helburua beti zerbitzu on bat ematea izan behar duela. «EH-Bildu agintean egonik pauso hori eman da Oiartzun, Asteasu, Hernani, Pasai Donibane, Trintxerpe, Zumaia eta Azpeitian. Beste probintzietan ere, azkena Orozkon (2300 biztanle)». Zestoan pribatizazio hitza «deabrututa» dagoela adierazi dute eta EH-Bilduri erreferentzia eginez, «aurrerakoitzat dute beren burua baina azkenean pobre geratzen dira erabakietan eta herritarrak zerbitzu egokiri gabe».

Jeltzaleek aldarrikatu dutenez» orain da zerbitzu on bat eskaintzeko lehen erabakiak hartzeko garaia. Ez hemendik 4 urtetara».

Hitzaldia asteazkenean

Kirolean komunikazio ez bortitzari buruzko hitzaldia eskeiniko du Nerea Mendizabalek herri eskolan. Hitzaldia asteazkenean 17:00etan izango da eskolako jangelan. Behar duenarentzat zaintza zerbitzua egongo da.