Donostiako Musika Hamabostaldia gaur arratsaldean Orion, elizan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Donostiako Musika Hamabostaldia Orioraino iritsiko da gaurkoan. Izan ere, Vandalia taldeak Orioko San Nikolas elizan kontzertua eskainiko du arratsaldeko 20.00etan.

Vandalia taldea honako hauek osatzen dute: Rocío de Frutos, sopranoa; Gabriel Díaz, kontratenorra;Victor Sordo, tenorra, eta Javier Cuevas, baxua.

Duela bost mende Juan Sebastian Elkano nabigatzaile adoretsu eta bere marinelek egin zutena imitatzen duen musika ibilbidea joko du Vandaliak. Bidaiako etapa ezberdinak garai hartako musika piezen bidez ekarriko dituzte gogora: haietako gehienak marinel-gaiei buruzkoak dira, Medinaceliren Kantutegikoak, besteak beste.