San Donato eta San Lorentzo festak, gaurtik aurrera Aian

San Donato eta San Lorentzo festak, gaurtik aurrera Aian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Gaur zabaltzen dira Aiako San Donato eta San Lorentzo festak, Gazte Egunarekin. Goizeko 11:00etan emango diote hasiera egunari ume handientzat antolatu dituzten jolasekin. Amaitutakoan, parte har-tzaileek paella lehiaketarako prestaketari ekingo diote eta 14:30tarako, paellak entregatuta egon beharko dute, epaileek baloratu eta puntuatzeko, bazkari herrikoari hasiera eman aurretik. Festa egitarauak arratsaldez jarraituko du, Elektrotxufla musika ibiltariarekin 18.30etatik aurrera eta lehen egun honetakoarekin amaitzeko, 23:00etatik aurrera kontzertuak herriko plazan, En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeekin.

Biharko, berriz, 9:30etatik 11:00etara, Aiako Bolo Txapelketa iragartzen da federatu eta herritarrentzat eta arratsaldeko 16.00etatik aurrera pala txapelketaren finalak.

Festa hasierako txupinazoa asteartean jaurtiko da, arratsaldeko 19:30ean.