Borrar
Enpresak. Dirua jasoko dute langabeak kontratatuz. AMAXKAR
Diru-laguntzak eskualdeko enpresei langabeak kontratatzeko

Diru-laguntzak eskualdeko enpresei langabeak kontratatzeko

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da eta 214.500 euro emango dira diru-laguntzetan

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 19 de julio 2019, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, herrialdeko langabeak kontrata-tzeko. 214.500 euro emango dira diru-laguntzetan. Ekimen hau enplegua sustatzeko 2019ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da 2019-09-20an.

Azken hiru-lau urteetan langabezia tasak behera egin du gure eskualdean, krisialdiaren aurreko urteetako tasetara hurbilduz. Hala ere, gizatalde batzuk beste batzuk baino zailtasun handiagoak dituzte lana lortzeko (emakumeek edo 45 urtetik gorakoek...). Horrekin batera, krisialdiak eragin nabarmena izan du enpresen lehiakortasunean eta urte zailak igaro dituzte enpresa asko eta askok eta, ondorioz, sarri uzkur agertzen dira langileak kontratatzeko.

Deialdi honen helburua, beraz, bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta, ondorioz, lehiakortasuna hobetzen; eta, beste alde batetik, enplegurako politika aktiboak indartu eta lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten gizataldeetako pertsonak kontratatzea saritzea. Hori lortzeko, hain zuzen ere, bideratu da eskualdeko enpresentzako diru-laguntza deialdi hau, langabeak kontrata ditzaten.

Eskabideen balorazioan bereziki baloratuko dira emakumeak kontratatzen dituzten enpresen eskabideak, izan ere, 18 dirulaguntza gordeko dira emakumeak kontratatzen dituzten eskabideentzat eta gainerakoetan ere puntuazio handiagoa izango dute emakumeak kontratatzen dituzten eskabideek.

Deialdi honen bidez diruz lagunduko diren kontratazioak hasiko dira 2019-03-26tik 2019-12-31ra bitartean eta diruz lagundutako epea amaituko da, beranduenez 2020ko ekainaren 30ean. Adibide gisa, diruz lagundutako epealdia 6 hilabetekoa baldin bada, 6 hilabete horiek aipatutako epealdiaren barruan egon behar dute, hau da 2019ko martxoaren 26tik 2020ko ekainaren 30era doan epealdiaren barruan.

Diruz lagunduko diren kontratuak izango dira gutxienez 3 edo 6 hilabetekoak, lanaldi osokoak eta gutxienez %50eko lanaldia dutenak. Diru-laguntzen zenbatekoa 1.500,00 eta 9.000,00 euro bitartekoa izango da, kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien eta kontratuaren iraupen eta lanaldiaren arabera.

Diru-laguntza eskuratzeko, kontratatutako pertsonak hainbat baldintza bete behar ditu, besteak beste: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egongo da enplegu eskatzaile gisa, langabezia egoeran. Bere lana egingo du (edo atxikita egongo dira) eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) kokatutako lantokietan. Eskabideen balorazioan lehentasuna izango dute eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatutako pertsonak kontratatzen dituzten eskabideek. Eskabideak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Epea 2019ko irailaren 20an amaituko da. Informazio gehiago jasotzeko telefonoa 943 89 08 08.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios