Denboraldi honetako azken erromeria, bihar

Aurtengo denboraldian ere jende asko ibili da Aristerrazun. /  DV
Aurtengo denboraldian ere jende asko ibili da Aristerrazun. / DV

Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra trikitilariek itxiko dute Aristerrazuko aurtengo denboraldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Andatzako Aristerrazun bihar, igandea, ekainak 16, denboraldi honetako azken erromeria izango da, Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra trikitilarien eskutik. Andatzako Erromeria Elkartearen eskutik, denboraldi honetan 27 emanaldi izan dira Aiako Andatza auzoan, igande arratsaldetan, 18.30-21.30etara. Aurtengo denboraldian jende asko ibili dela diote, «betiko jendea eta jende berria ere inguratu da».

Momentuko trikitilaririk aipagarrienek hartu dute parte Arizterrazuko erromerietan. «Lagundu diguten jende guztia eskertu nahi dugu, guztien laguntza gabe ez baitzen posible izango Aristerrazuko erromeriek lortu duten arrakasta lortzea», adierazten dute antolatzaileek. Hemendik aurrera, urria bitartean, atsedena.