Denboraldi berrirako izen emate epea zabalik du Orio Arraunketa Elkarteak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Gaur eguerdiko Kontxako estropadan daude begiak jarrita, baina hala ere, Orio Arraunketa Elkarteak denboraldi berrirako izena emateko epea zabalik du eta deialdia zabaldu nahi zaie arrauna gustuko izan eta praktikatu nahi duen orori. «Kirolaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko diogu Orio Arraunketa Elkartean. Interesa duenak Orio A.E.ko ateak zabalik ditu», diote elkartetik.

Datorren astean, bilerak

Honela, alebinak, 2006-2007 urteetan jaioen bilera irailaren 13an arratsaldeko 16:45ean izango da, Arraunketa Elkartean. Infantilentzat, 2004-2005 urteetan jaioak, bilera eguna irailaren 12an 17:30ean izango dute. Kadeteek, 2002-2003 urteetan jaioen zita i railaren 13an 17:30ean eta jubenilena, 2000-2001ean jaiotakoen bilera, irailaren 12an arratsaldeko 18:15ean, hauek ere Arraunketa Elkartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos