Dena prest bihar arratsaldean Santakutz jaiei hasiera emateko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZESTOA.

Ekitaldiz beteta datoz aurten Santakutz jaiak. Dena prest dago bihar, 19:00etan, jaiei hasiera emateko. Kalejiran Idiakaitz Txistulari taldeak, Azpeitiko Bandak eta Zestoako Musika Bandak parte hartuko dute.

22:30ean, nagusien danborrada egingo da. Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda); Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga); Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda) izango dira danborran aterako diren talde eta elkarteak. Ondoren, Ustekabe txaranga.

Ostiraleko egitaraua 10:30ean hasiko da Idiakaitz Txistulari taldearen dianarekin. 12:00etan meza nagusia ospatuko da, Milagrosako kaperan. 18:00etan, umeen danborrada egingo da. 19:30etatik 21:00etata Fand&Go musika taldeak girotuko ditu jaial. Afal ostean ere arituko dira, 22:30etik 00:00etara.

Larunbatean, 18:00etan, kiroldegian Gipuzkoako Herriarteko txapelketa jokatuko da. Zozketak horrela erabakita, Zestoak lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurka jokatuko du). Zestoako taldea ordezkatuko duten pilotariak hauek izango dira: Mattin Eizagirre, Xabat Sasiain eta Oier Alonso kadeteak; Ibai Olaizola; Julen Odriozola eta Ibai Salegi jubenilak eta Adonis Gelis eta Unai Salegi nagusiak.