Defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu nahi du Berdintsun Sailak

Familia eta eskola dira haurtzaroko zutabe nagusiak. /
Familia eta eskola dira haurtzaroko zutabe nagusiak.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Udaleko Berdintasun Saila defensa pertsonaleko ikastaroa antolatzeko saiakeretan ari da; ikastaroa maiatzean izango litzateke nahiz eta oraindik egunak eta orduak zehazteko dauden. Gutxienez 8 pertsonez osaturiko taldea izan beharko da ikastaroa aurrera ateratzeko eta dohainik izango da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete liburutegian. Bihar ostiralez amaitzen da epea.

Adinduentzako soinketa

Pertsona adinduentzako soinketa klaseak antolatuko dira baldin eta gutxienez 6 pertsonez osaturiko taldea osatuko balitz. Klaseak astean behin izango lirateke: asteartetan, arratsaldeko 17:00-18:00etara. Lauburun izango dira klaseak eta izen ematea liburutegina egin behar da (biharko eguna da azkena). Klaseen kostua interesatuei jakinaraziko zaie.

Familia eskolaren saioa

Famili eskolaren zazpigarren saioa izango da gaur arratsaldeko 17:30etan eskolako SAT gelan. Saio irekiak dira parte hartu nahi duen guztiarentzat.