Debabarreneko orfeoiaren kontzertua bihar Debako elizan

ANDER SALEGIDEBA.

Behin ikusita Debabarreneko Orkestaren proiektua martxan hasita zegoela, Orkestako zuzendariak Debabarrenako Eskualdean deialdi bat egin zuen bertako jendearekin abesbatza amateur bat martxan jartzeko.

Jakitun Eibarren ez zuela izango abesbatza berria osatzeko nahiko jende, Debabarrena Eskualdera bideratu zuen gonbidapena. 'Sinfoniko koral' motatako lanak martxan jartzea da elkarte honen filosofia, baina bere partaideak jakitun dira helburu horiek lortzeko, lehenengo sinpleago diren pausu batzuk eman behar direla egokiagoa den errepertorio batekin.

Jose Miguel Laskurain da Debabarreneko zuzendaria eta bihar eguerdiko hamabietan Debako elizan hainbat abesti eskainiko dituzte, besteak beste Josu Elberdinen Missa Ioannes Paulus II-Kyrue

Solistak Ana Agirre, Lisbeth Fuentes, Beatriz Agirre eta Pili Villar izango dira.