Costa Urola
Datorren larunbatean V. Aiako Mendi Duatloia ospatuko daIzena emateko azken eguna bihar izango da
A. E.
AIA.
Larunbata, 18 urria 2025, 21:07
Aiako Udalak antolatuta, datorren larunbatean, urriak 25, V. Aiako Mendi Duatloia ospatuko da. Banaka edo errelebotara hartu daiteke parte eta izena emateko azken eguna bihar izango da. Izen ematea, www.mendiduatloia.eus helbidean egin daiteke.
Irteera arratsaldeko 15:30ean izango da, Andatza auzotik eta probaren ezaugarriei dagokionez, lehen sektorea 6,2 kilometrotako mendi lasterketa izango da eta ondoren, mendi bizikleta hartu eta 13,2 kilometrako distantzia bete beharko dute parte hartzaileek.
Aiako froga Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren bosgarrena da. Aurretik Asteasu, Durango, Idiazabal eta Kanpenzun ospatu dira eta Aia ondoren, Ibarra (azaroak 1) eta Aduna (azaroak 15) geldituko dira.