'Dantza' filmaren aurkezpena eta proiekzioa, gaur kultur etxean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

'Dantza' filma proiektatuko da gaur gaueko 22:00etan hasita kultur etxean, doako sarrerarekin. Proiekzioa aurkezteko, Juan Antonio Urbeltz izango da bertan. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat da 'Dantza' filma, bizirik irauteko borrokarena. Eta dantza eta musika dira hori kontatzeko Telmo Esnal zuzendariak hautatutako hizkuntza.

'Dantza' filma joan den urtean estreinatu zen, Donostiako Zinemaldian, eta arrakasta handia lortu du Euskal Herriko aretoetan. Oso produktu zaindua da, musikari, koreografiari eta jantziei dagokienez. 200 dantzarik baino gehiagok hartu du parte eta grabaketak gure inguruko toki askotan egin dira. Dantzarako musika tradizionala hartzen du oinarri Urbeltzek, bere koreografiak lantzeko. Musika Pascal Gaignek egin du eta jantzien diseinua, Koldobika Jauregik.