Danborradarako karroza egiteko lehiaketa

ET karrozan iritxi da herrira azken urteetan. /  K.A.
ET karrozan iritxi da herrira azken urteetan. / K.A.

K.A. ZESTOA.

Maiatzaren 3ko Umeen Danborradarako karroza egiteko lehiaketa jarri du martxan Zestoako Udalak. Eginbeharra izango litzateke Umeen Danborradarako karroza ideiatzea eta diseinatzea 1:10 eskalako maketa baten bidez. Irabazle suertatuz gero honako eginbeharrak lituzke: karroza egitea; karrozak inguruan behar dituen pertsonaiak bilatzea eta haien jantziez eta abarrez arduratzea; danborrada egunean, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lortzea... Lehiaketan 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozeinek parte hartu ahal izango luke. Lan sarituak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko luke (karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne). Informazio gehiago Zestoako udalean.

Ikasle ohien bazkaria (1968)

Loiolako ikastetxean Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako ikasleak batera ibiltzen ziren garaiak gogoratu eta gaur egungoaren berri izateko, datorren hilaren 15ean bazkaria egingo dute Sanagustinen (Azpeitian) 14:30ean. Aurrez Eperra tabernan elkartuko dira 13:00etan. Izena emateko 687056755 telefono zenbakira deitu hilak 12a baino lehen.

 

Fotos

Vídeos