Danbor doinuek alaitu dute festa

Herriko plazan. Danborradako kide guztiak Udal bandarekin emanaldi nagusian. / AMAXKAR
Herriko plazan. Danborradako kide guztiak Udal bandarekin emanaldi nagusian. / AMAXKAR

Gure Txeruk antolatutako danborrada bikaina izan zen eta haurrek primeran pasa zuten arratsaldea

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Bi urtetik behin kalera ateratzen dira herriko gaztetxoak Gure Txeruren eskutik Salbatore Jaietan herriko kaleak doinuz janztera. Aurten era lau koloretako taldeak kalez kale ibili dira emanaldi nagusia herriko plazan burutzen zuten bitartean. Atzo arratsaldean eguraldi ezin hobearekin Baltsa Karrera egin zen umore eta kolorez beteta.

Gaur eguerdian hegaluzea parrilan eta sagardoa txotxetik probatzeko aukera izango da txistulariak kaleak alaitzen dituzten bitartean. 13:30ean Julio Soto eta Amaia Agirre bertsotan eta gauean Cristobal Balenciaga Museoan gau irekia Hugo Silveira Project bandaren laguntzarekin. Sarrera doakoa izango da erakusketak ikusteko.