Danbolinfest astea antolatu du musika eskolak bihartik larunbata bitartera

Tailerreko eta Kontserbatorioko ikasleeen kontzertuak izango dira eta datorren larunbatean egun osoko festa herriko plazan

DV ORIO.

Musika eskolako ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteroko Danbolinfest astearen barruan, bihar bertan hasi eta aste osoan zehar.

Esate baterako, Tailerreko ikasle txikiek ondoko kontzertuak emango dituzte kultur etxean: bihar, astelehena, maiatzak 7an, arratsaldeko 17:30ean hasita, tailerreko 1. kurtsoko ikasleak arituko dira; maiatzaren 9an, asteazkenarekin, 17:30ean, tailerreko 2. kurtsoko ikasleen emanaldia izango da; maiatzaren 10ean, osteguna, 17:30etik aurrera, tailerreko 3. kurtsoko ikasleak arituk odira.

Adierazi ere, ostegunean, Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleek kontzertua emango dutela kultur etxean.

Eta asteko egitarauarekin amaitzeko, datorren larunbatean, egun osoko festa izango da plazan, Danbolin musika eskolak ekintza ugari antolatu dituelarik.

Hasteko, goizeko 11:00etan, 2. mailako instrumentuko taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da; jarraian, 3. mailako ikasleekin osatutako konboen emanaldia iragartzen dute. Eguerdiko 13:30ean, dantzako ikasleen saioa. Jarraian, 14:15ean hasita, musika eskolakoen bazkaria plazan. Bazkal ostean, 16:00tan, karaokea eta txokolate-jana eskainiko dute eta 17:30ean, erromeria MartxanGo taldearekin.

 

Fotos

Vídeos