Danbolinfest Astea abian da eta larunbatean amaituko da jaialdi batekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Danbolin Musika Eskolak aste honetan Danbolinfest Astea ospatuko du egitarau zabal batekin. Atzo, astelehenarekin, hasi ziren ekitaldiak (bigarren kurtsoko ikasleen kontzertu batekin) eta asteari amaiera larunbatean emango zaio, plazan ospatuko den egun osoko jaialdiarekin.

Bihar lehenengo mailako ikasleen kontzertua iragarri da, arratsaldeko 17:30ean Salatxo aretoan; ostegunean, berriz, hirugarren mailako ikasleak izango dira kontzertua eskeiniko dutenak, 17:30ean Kultur Etxean.

Larunbatean

Larunbat goiza kalejira batekin hasiko da; ondoren, instrumentuko ikasleen emanaldia eskeiniko da (11:30) eta, atzetik, dantzako ikasleen saioa eguerdiko 13:30ean. Hauen ondoren, 14:15ean bazkaria egingo dute ikasle, irakasle eta antolatzaileek. Arratsalde partean, karaokea eta txokolate jana daude iragarrita eta, bukatzeko, erromeria Bide Batez taldearekin.