Danbolin Musika Eskolaren egun osoko festa gaur herriko kaleetan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Egun osoko festa antolatu du Danbolin Musika Eskolak gaurko, Danbolinfest asteari emaiera emanaz. Festa herriko plazan izango da, ondorengo egitarauarekin.

Goizeko 11:00etan, kalejira, herriko zenbait tokitatik abiatuta; 11:30tan, instrumentuko ikasleen emanaldia; 13:30ean, dantzako ikasleen saioa; 14:15tan, bazkaria; 16:00etan, karaokea; 17:00etan, txokolate jana, eta 17:30etatik aurrera, erromeria Bide Batez taldearekin.