Bost domina Gipuzkoako Batel Txapelketan

Harrera. Igande arratsaldean harrera egin zitzaien udaletxean arraunlari irabazleei. /  J.M. OLASAGASTI
Harrera. Igande arratsaldean harrera egin zitzaien udaletxean arraunlari irabazleei. / J.M. OLASAGASTI

Horien artean bi urrezko domina, etorkizuneko emakumeek eta jubenil emakumeek lorturikoak | Kadete mutilek zilarra eskuratu zuten eta jubenil eta senior gizonezkoek brontzea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Orio Arraun Elkarteak bost domina lortu ditu, horietatik bi urrezko, asteburu honetan Pasai San Pedron ospatu den Gipuzkoako Batel Txapelketan. Oriok zazpi batel aurkeztu zituen larunbateko sailkapen estropadara eta horietatik sei sailkatu ziren igandeko finaletarako. Finaletan, 5 domina: 2 urre-txapelketa-bandera, zilar bat eta 2 bron-tze, eta beste ontziak laugarren bukatu zuen.

Txapelak emakumeentzat izan ziren, etorkizuneko eta jubenil emakumeentzat. Etorkizuneko (kadete) neska txapeldunak ondorengoak dira: Nahikari Estevez, Uxue Eizagirre (finalean) / Idoia Fernandez (sailkapenean), Arene Lacoste, Nagore Iturralde, eta Haizea Gozategi (patroia). Jubeniletan, berriz, ondorengoek osatu zuten batel irabazlea: Ane Arruti, Rosa Atorrasagasti, Maddi Alkain, Jennifer Rodriguez, eta Haizea Gozategi (patroi lanetan).

Zilarra kadete gizonezkoentzat izan zen, eta brontzezko dominak gizonezko jubenilek eta gizonezko seniorrek eskuratu zituzten. Jubenilak San Juan eta Zumaiaren atzetik, eta seniorrek Donostiarra eta Zarautz izan zituzten aurretik. Adierazi ere, infantil mutilek laugarren postua lortu zutela.

Igande arratsaldean, 19:00etan, harrera egin zitzaien arraunlariei. Ekitaldian herriko hainbat zinego-tzik hartu zuten parte udaletxeko pleno aretoan. Balkoian irabazitako banderak astindu ondoren, bertan zintzilikatu zituzten eta luntx txiki bat ere eskaini zitzaien arraunlari gazteei.

Gipuzkoako txapelketan 5 domina. Ikusi behar datorren asteburuan, apirilak 13 eta 14an, Legutio-Araban, Euskadiko Txapelketan, zer egiteko gai diren. Bertan, Bizkaiko on-tzi onenekin neurtuko dira. Eta Euskadikoaren ondoren, trainerila denboraldiari emango zaio hasiera. Arraunak ez du etenik.