Bolo txapelketa goizetik eta pala txapelketaren finalak arratsaldez

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Nahiz eta txupinazoa bihar arratsaldean jaurtiko den, Aiako San Donato eta San Lorentzo festak hasiak dira eta, honela, atzo gazteek egun 'potentea' izan zuten, batik bat gaueko kontzertuekin. Egitarauak ez du atsedenik eta gaur, igandea, goizeko 9:30-11:00ak bitartean, Aiako bolo txapelketa ospatuko da, bai federatu nahiz herritarrentzat, edonork parte hartu dezake. Arratsaldean, berriz, 16:30etik aurrera, pala txapelketaren finalak jokatuko dira. Bihar, 16:00-18:00etara, uretako jolasak eta kukaña lehiaketa antolatu dira eta txupinazio jaien hasiera iragarri 19:30ean eta kalejira jarraian. Ondoren, egunekoarekin bukatzeko, herri afaria trikitilariek alaituta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos