Ama Birjin eguna ospatuko da gaur Zestoan

Koadrila arteko paellada, jai giroa eta kale giroa atzo nagusi Zestoan. /  ARGAZKIAK ARRIZABALAGA
Koadrila arteko paellada, jai giroa eta kale giroa atzo nagusi Zestoan. / ARGAZKIAK ARRIZABALAGA

Lehenengo zekorketa, Anparito eta Erdikaleko emanaldia ere bai

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Atzo koadrila egun jendetsua ospatu ostean, gaur Amabirjin egun handia ospatuko da Zestoan.

Atzo koadrila arteko bazkaria, jolasak, txaranga, kale-giroa eta kontzertuak izan baziren protagonista, gaur, zezenketak, pasodobleak eta Musika Banda izango dira izar.

Horrela, goiz eguerdi partean txistulari, musika Banda eta dultzaineroen kalejira izan ostean, arratsaldeko 13:15eam Musika Bandaren kontzertua izango dugu. Tartean, goizeko 11:30etik arratsaldeko 13:30era, Kaleko arteak: parkour, break dance, malabareak eta monozikloak, frontoian eta herriko txokoetan ere izango da.

Arratsaldean aldiz, zekorketak eta pasodobleak izango dira, eta arrats gau aldean, Suakai EléKtrico taldearen musika emanaldia, Laranjadin, eta DJ Davila, herriko plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos