EH Bilduko hautagaiak «gogoz eta ilusioz» datoz

EH Bilduko hautagaiak./DV
EH Bilduko hautagaiak. / DV

Hasitako proiektuei «bukaera eman eta herritarren beharretan oinarritutako proiektu berriak martxan jartzeko»

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Datozen lau urteetan herritarren ordezkari izateko prest agertu ziren Aizarnazabalgo EH Bilduko taldekideak asteburuko aurkezpenean. Orain arteko bideari jarraiki, «ildo berdinari» helduko dion talde gisa aurkezten dira. «Gogoz eta ilusioz» datoz, «hasitako proiektuei bukaera ematera eta herritarren beharretan oinarritutako proiektu berriak martxan jar-tzera». Erronka hor dute, eta ziur ageri dira denen parte-hartze eta lankidetzarekin aurrera jarraitzea lortuko dutela. «Gure Euskal Herritartasun izaera azpimarratzeko tenorea heldu da, heldu da bidea elkarrekin eraikitzen jarraitzeko garaia, garaia gertu eta ez hain gertu ditugunen izen eta izanarekin aurrera segitzeko aldia. Euskal Herriak bake eta bizikidetza prozesua bizi du eta hau behar-beharrezko tresnatzat jotzen dugu etorkizuna altxatzen jarraitzeko. Hala ere, badago oraindik egitekorik, preso, iheslari eta deportatuek pairatzen duten egoera salatu eta etxean nahi ditugula ozen oihukatzen dugu, izan zirelako baikara eta garelako izango baitira», esan zuten.

EH Bilduko zerrenda osatzen dutenak hauek dira: Mari Karmen Arregi, Antton Arrieta, Ekiñe Arrizabalaga, Ander Etxabe, Maitane Telletxea, Marijo Agirregabiria, Oihan Etxabe, Asier Segurola, Aroa Artola eta Jesus Zulaika.

«Herritarrengandik hurbil dagoen taldea izaten ahaleginduko gara, herritarren behar eta kezkak zuzenean jasoz. Horretarako, herritar eta auzotarrekin bilera irekiak egiten jarraituko dugu, harremana konfiantza eta gertutasunean oinarrituz. Udaletxeko ateak zabalik dituzue», azpimarratu zuten.

Herriko elkarteengadik ere gertu egon nahi dute, «elkarlanean dena errazago eta eraginkorrago bihurtzen baita», herri txikia izanik, «herri aktibo eta dinamikoa» izaten jarrai dezan. «Hizkuntzari dagokionez, herritar guztiok euskaraz jakitearen aldeko lanean jarraituko dutela diote», ikasi nahi dutenei euskarazko klaseak doan eskainiz.

Herritar denok maila berean egotearen alde lanean jarraituko dute, «oraindik etorkin eta emakumeok bigarren mailako herritar garela sentitzen dugu askotan; sexu eta arrazaren araberako lan-banaketak biziz. Hel diezaiogun elkarri eskutik eta has dezagun etapa berri bat!».

Samiel Txiki eguna, gaur

Astebururako beste hainbat ekitaldi prestatuak daude baina gaurkoan, arratsaldeko 18:00etan krossa izango da eta 18:30etatik 19:00etara Zahar etxe aurrean, eskulan eta urpegi margoketa txokoa egongo da.

Ondoren, 19:30ak inguruan, Orots taldearekin dantzaldia egingo da Samiel Txiki ospatzeko.