EH Bilduk bi bilera egingo ditu gaur arratsaldean herriko eragileekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

EH Bilduk beste bi bilera egingo ditu gaur arratsaldean herriko eragileekin. Lehendabizi, 15:00etan eta 19:00etan bigarrena, biak kultur etxean. Pasa den astean turismo, merkataritza eta kultura arloko eragileekin eta herritarrekin elkartu ostean, gaurkoan beste bi saio egingo dira: 15:00etan, ongizatea, osakidetza eta hezkuntza, eta 19:00etan, mugikortasunaren inguruan. Helburuak bi dira, nagusiki: batetik, arlo bakoitzeko beharrak zeintzuk diren identifikatzen laguntzeko informazioa jasotzea, eta, bestetik, zubiak eraikitzea. Hitzordu hauek lehen gerturatze bat egiteko balioko dute. Hala ere, datorren legegintzaldian eta aurrera begira ere, elkarte eta kolektiboekin harremanetan egoteko eta elkar informatuz aritzeko asmoa du EH Bilduk. Bilera ireki hauetan parte hartzeko deia egiten die EH Bilduk herriko eragileei eta herritarrei.