Bihar hasiko dira Saiatz auzoko aurtengo San Kristobal jaiak

Kotxeen bedeinkapena bihar izango da. / DV
Kotxeen bedeinkapena bihar izango da. / DV

Kanpai jotzeak, meza, kotxeen bedeinkapena, haur jolasak, txokolatada eta erromeria izango dira egun osoan zehar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Bihar San Kristobal eguna ospatzen dute Saiatz auzoko bizilagunek eta datorren larunbata eta igandean emango die jarraipena jai berezi hauei.

Bihar goizeko 10:00etan, Matutia, kanpai jotzearekin eta jarraian meza ospatuko da San Kristobal ermitan, kotxeen bedeinkapenarekin. Jarraian, Alaitsu dantza taldekideen ekitaldia izango da. Arratsaldean berriz, 17:00etatik aurrera ume jolasak eta txokolatada antolatu dira eta 19:00etan Laja II eta Narbaiza trikitilariak arituko dira. Jarraian erromeriarekin disfrutatzeko aukera izango da, txabolan ogitartekoak egongo direlarik.

Jaiek asteburuan izango dute jarraipena. Larunbat gauez auzo afaria izango da. Txartelak salgai bihar arte egongo dira Uztarrin. Helduek 20 euro eta umeek, 14 urterarte, 11 euro ordaindu beharko dute. Egun berean, III. Mus eta I. Eskoba txapelketa izango dira arratsaldeko 16:30ean. Izen ematea arratsaldeko 16:00-16:30etara bitartean izango delarik; bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du.