Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Xabier Iriarte. Getariako triatloi proban uretatik aterata. AMAXKAR
Bihar Getaitri Klubak urteko batzarra du

Bihar Getaitri Klubak urteko batzarra du

Urteko balantzea eta etorkizuna izango dituzte mintzagai besteak beste

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 9 de noviembre 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetan, hilak 10, Getaitri Triatloi Klubak urteroko ohiko batzar orokorra ospatuko du. Goizeko 11:30ean emango zaio hasiera eta Alondegian elkartuko dira. Bertan urteko balantzea egingo dute lehendabizi, eta ondorengo urtetarako proiektuak izango dituzte jarraian mintzagai.

Triatloian hasi edo probatu nahi duten herritarrak gonbidatzen dituzte bertara, inongo konpromisorik gabe. Azaldu eta informazioa jasotzeko aukera paregabea izango dute.

Eta aipatu, baita ere, hilak 17tik aurrera, azken urtetan bezala, larunbat arratsaldetako igeriketa ikastaroa jarriko dutela martxan. Ikastaro hau taldekideentzat izateaz gain, gainontzeko herritarrentzat ere irekia da, eta biharko bileran komentatuko dira ikastaroaren nondik norakoak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios