Bihar eta etzi izango dute jarraipena Saiatz auzoko jaiek

Umeek izango dute ongi pasatzeko parada. /  DV
Umeek izango dute ongi pasatzeko parada. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Eguraldi bikainarekin, Saiatz auzoko bizilagunek San Kristobal eguna ospatu zuten asteazkenez eta bihar eta etzi emango diete jarraipena jai hauei. Bihar arratsaldeko 16:30ean III. Mus eta I eskoba txapelketa ospatuko dira, izenematea 16:00etan irekiko delarik. Arratseko 20:00etan auzo afaria karpan, Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dutelarik. 23:00etan, erromeri alaia trikitilari beraiekin eta amaitzean, txokolate beroa eta baratzuri zopa eskainiko da. Igandean, eguna ondo hasteko, Indamendira irteera egongo da Ermittatik aterata; eguerdiko 12:00etan toka txapelketa eta 13:00etan, Joxe Felix Zubizarretak moroserrarekin egurrezko irukiak egingo ditu. Herri kirolak izango dira arratsaldeko 18:00etan Goenatxo III, Larrañaga, Txiki IV eta Auzotarren artean. Eta jaiei amaiera emateko, 19.00etan eta ondoren, erromeria, txabolan ogitartekoak egongo direlarik.