Bihar amaituko da Zumartek antolatutako Soinurbil Musika Astea

Zarauzko Musika Bandaren doinuak entzuteko aukera izango da bihar. /  ARANBERRI
Zarauzko Musika Bandaren doinuak entzuteko aukera izango da bihar. / ARANBERRI

Gaurkoan goiz eta arratsaldeko jarduera izango da Zumarte Musika Eskolak antolatutako ekimenean

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Aste osoan zehar musika protagonista nagusi bihurtu duen XV. Soinurbil Musika Astearen azken emanaldiez gozatzeko aukera izango da asteburu honetan.

Gaurkoan goiz eta arratsaldeko jarduera izango da Zumarte Musika Eskolak antolatutako ekimenean. goiz eta arratsaldez musikaz gozatzeko aukera emango du Musika Asteak. Goizean 12.30etik aurrera eta arratsaldean 18.00etan hasita Usurbil eta eskualdeko 25 txistulari inguruk herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute.

Arratsaldeko 19.30ean, berriz, Lauaizeta akordeoi orkestra (Hernani, Irun, Lezo eta Usurbilgo Musika Eskoletako akordeoi ikasleak), abesbatza eta Errenteriako Klake taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da herriko frontoian: «Klake talde hau , 13 - 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka... Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute», diote Musika Eskolatik. Klake taldeko partehartzaile izango dira Oihana Chalde, Ane Guetaria, Getary Gonzalez, Uxue Irisarri, Lide Mendizabal, Ainhoa Piñas, Aitor Urruticoechea, Jon Urruticoechea, Amaia Zamora, Larraitz Ugartemendiaren gidaritzapean.

Lauhaizeta akordeoi orkestraren, abesbatzaren eta klake taldearen emanaldiari buruz, berriz,, «Lauhaizeta Akordeoi Orkestra 'Akordeon plus' musika elkarteak akordeoi musika zabaltzeko egiten ari den ahaleginean bultzatutako ekintzen emaitza» dela azpimarratzen dute.

Azkenik, aurtengo Soinurbili amaiera emateko, Zarauzko Musika Banda Usurbilen izango da bihar goizean. 11.00etan hasita kalejira egingo dute lehendabizi eta 13.00etan kontzertua eskainiko dute frontoian. 36 urte ditu zarauzko musika bandak eta 45 kidez osatua dago gehienak 25 urtetik beherakoak. Eskainiko dituzten abestiak skainiko dituzten abestiak: '76 Trombones' (Moldaketa: Naohiro Iwai), 'Viva la jota' (Pascual Marquina), 'Flourish for wind band' (R. Vaughman Williams), 'Caravan' (Moldaketa: Naohiro Iwai), 'Yorkshire ballad' (James Barnes) eta 'West side story' (Moldaketa: W.J. Duthoit) izango dira.

Atzerapena

Azken orduko gorabehera batzuk tarteko, gaur 10.30ean Potxoenean iragarrita zegoen Txirikorda definitzeko saioa bertan behera gelditu dela jakinarazi zuen atzo udalak. Data berria ahalik eta azkarren jakinaraziko dutela gaineratu zuten.