Bihar amaituko du KAE-1 Liga Esperantzak Bilboko estropadarekin

Ontzian. Ion Larrañaga./
Ontzian. Ion Larrañaga.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOGETARIA.

KAE-1 Liga bihar amaituko da XLII Villa de Bilbao estropadarekin. Goizeko 11:30ean emango dio saio hasiera azken estropada honi, Ibaizabalen egingo da Bilboko udaletxe aurretik atera eta erlojupekoan banan bana ateratzen joango dira 12 traineruak, seiko bi txandetan banatuta.

Lau luze eta hiru ziabogako lana burutu beharko dute getariarrek, beste guztiak bezala, eta bigarren multzoan aterako dira sailkapeneko postuak kontutan izanik, hau da, Esperantza azken hirugarren aterako da, Deustu eta Zarautz ontzien aurretik.

Gezurra dirudi baina oraindik Play Offa lehiatzeko bigarren txartela lor dezake matematikoki Getariako ontziak. Deustu izango du txartel horri eskuratzeko arerioa eta etxean lehiatzen dutenez txartela eta garaipena lortzen saiatuko dira tomateroek baina Ion Larrañagaren mutilak bere ohiko maila ematera joango dira.