Bidasoako Itzulia, gaur hasi eta amaitu Orion

Pelotoi. Zabala elkartuko da gaur herriko kaleetan. /  ETXEBERRIA
Pelotoi. Zabala elkartuko da gaur herriko kaleetan. / ETXEBERRIA

Hirugarren etapa jokatuko da, 131 kilometrokoa

DV ORIO.

Bidasoko Itzuliaren gaurko etapa, hirugarrena, Orion hasi eta bukatuko da. Etapa 14:30ean abiatuko da Herriko Plazatik eta Aritzaga kaletik aterako da N-634 errepidera. 131 kilometro egin ostean, berriro Oriora itzuliko da 18:00ak aldera. Etaparen helmuga Arrantzale kalean izanga da. Ziklistak Txanka-Hondartza bidetik iritsiko dira autopista ondoko errotondara eta handik zuzenean joko dute helmugara.

Helmugaratzerakoan karrerako autoak Baxoalde-Palota-Balea kaleetatik desbideratuko dituzte antolatzaileek. Jakinarazten da Orioko hainbat kaletan aparkatzeko debekua ezarriko dela lasterketagaitik. Era berean, goizeko 08:00etatik kirol proba amaitu arte Txanka-Hondar-tza bidea erabili beharko da Oriotik ateratzeko.

 

Fotos

Vídeos