Bertsolari jaialdi bikaina gaur gauean

. Aiako festek jarraitzen dute. Adibide gisa, bazkari herrikoia eta larunbateko kontzertua./
. Aiako festek jarraitzen dute. Adibide gisa, bazkari herrikoia eta larunbateko kontzertua.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiek aurrera jarraitzen dute. Gaur, goizeko 11.00etako meza nagusiak emango dio hasiera eguneko egitarauari. Ondoren, esku pilotaren finalak jokatuko dira frontoian. Arratsaldean, berriz, 16.00etan mus txapelketa iragartzen da eskola berrian eta 17.30ean, zumba solidarioa, Aspanogi Gipuzkoako Haut Minbizidunen Guraso Elkartearen alde; arratsaldeko 19.30ean, buruhandi eta trikitilariekin kalejira egingo da.

Afal ondoren, 22.30etatik aurrera, bertso jaildi bikaina prestatu da: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluzek hartuko dute parte, eta gaiak jartzen, Anjel Mari Peñagarikano izango da. Jaialdiarekin batera, Jose Mari Lertxundiri omenaldia egingo zaio, bere bertso eta idazle ibilbidea aitortuz, baita herriko hainbat lanetan parte hartze zuzena izan duelako ere.

Egunekoarekin bukatzeko, gauerditik aurrera, Fan&Go taldearekin dantzaldia. Eta esan, larunbaat gauean sekulako jendetza bildu zela Aian, gehiena gazte jendea, plazan izan zen kontzertuan.