Bertso jaialdia eta, ondoren, Gozategi taldearen dantzaldia

Larunbateko kontzertuan jendetza bildu zen Aiako plazan. /  DV
Larunbateko kontzertuan jendetza bildu zen Aiako plazan. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Aurrera doaz Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak, eta gaur, abuztuak 7, San Donato eguna ospatzen da. Honela, goizeko 11:00etan, meza nagusia izango da eta, ondoren, pilota txapelketaren finalak jokatuko dira. Arratsaldeko 16:00etan, eskola berrian, mus txapelketa hasiko da; jarraian, 17:30ean, 'zumba' herrikoia haur eta helduentzat; 19:30ean, kalejira buruhandi eta trikitilariekin. Gauean, berriz, 22:30ean, bertso jaialdi bikaina, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizasorekin, gai jartzailea Andoni Egaña izango delarik. Eta egunekoarekin amaitzeko, gauerditik aurrera, Gozategi taldearekin dantzaldia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos