Bertso bazkaria egingo dute San Prudentzio jaien barne datorren hilak 28an

J. M. ZUBIAURRE GETARIA.

San Prudentzioko jaietan, bertso bazkaria antolatu dute hilaren 28an. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre ariko dira bertsotan eta Uxune Areizaga getariarra gaiak jartzen. 14:30ean hasiko da bazkaria eta honakoa izango da menua: zurrukutuna, zikiroa, gazta eta irasagarra, ura, ardoa, sagardoa eta patxarana. Txartelak salgai daude 20 euroren truke Harritarten.

Aurrez, hilak 26an Mus txapelketa izango dute auzoan festetan murgiltzen hasteko. Egitaraua igandera mugatuko da eta goizetik Gazte Alaiak txistulariak, Meza Nagusia, Txeruren dantzariak, Getariako Bandaren kontzertua edo II. Nafarjito festa ere topatuko dituzte San Prudentziora joaten direnak.