Bertso afarirako txartelak salgai daude bihar arte

Martxa neurtuan ibilbide luzea egin zuen herritar taldea. /  DV
Martxa neurtuan ibilbide luzea egin zuen herritar taldea. / DV

Unai Agirre eta Iker Zubeldia dira aurtengo gonbidatuak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Adiskide bertso elkarteko kideek urtero antolatzen duten bertso afarirako gonbidatuak aurtengo honetan Unai Agirre eta Iker Zubeldia izango dira. Txartelak salgai daude oraindik bihar arte Uztarri eta Troxkan.

Afaria, datorren maiatzaren ostiralez, Uztarri jatetxean gaueko 21:00etik aurrera.

Jende asko martxa neurtuan

Ibilbide motza nahiz luzean, herritar ugari animatu ziren atzo goizean lehen martxa neurtua burutzera; ume eta guraso, denak animatuta eta amaieran hamaiketakoa denentzat.

Pausoz pauso Adiskide

Gaztetxeak 'Pausoz pauso Adiskide +30 urteurrena' lelopean Adiskide elkartea eratu zeneko urte hura gogoratuz, bazkaria eta gaurko kontzertuak antolatu zituzten atzoko egunez. Goizeko martxaren ondoren, bazkaritara animatu zen jende asko bildu zen eskola azpian urteurren hau ospatzeko.

Defentsa pertsonala

Ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara bitartean burutuko da defensa pertsonaleko ikastaroa. Gutxiengo taldea osaturik dago. Dena den, parte hartu nahi duenak liburutegian eman dezake izena bihar.

Jan sano azoka

Jan sano eta bizi pozik azokan parte hartu nahi duenak 634954086 (Mari Karmen) zenbakira dei dezake jakinarazteko (animali erakusketa, salmentak, artisautza...):