Berrikuntzak izango ditu Mendi Duatloiak

Jon Ander. Korrika. /  AMAXKAR
Jon Ander. Korrika. / AMAXKAR

Bihar arratsaldean burutuko da eta irteera zein helmuga Igarategin izango ditu

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Mendi Asteari hasiera emateko bihar larunbata ospatuko da II. Getariako Mendi Duatloia, iaz Askizun antolaturiko probaren arrakasta ikusita, jarraipena ematea erabaki bai du Getaitri Traiatloi Elkarteak.

Berritasun nagusi bat izango du, proba herrira hurbiltzeko asmoarekin, irteera eta helmuga Igarategi poligonoan (Indaux, Izarri...) izango dela.

Honela, korrikako sektorean herritik pasatuko dira, Herrerieta kaleko zati bat jaitsi ondoren, erromatar bidetik Kanpaia aldera igo beharko baitute parte-hartzaileek.

Bizkletako sektorean, Askizu aldera abiatuko dira, eta Garate ingurutik berriro Igarategi poligonora bueltatu.

Aipatu, hainbat aldiz triatlon cross modalitatean munduko txapeldun izandako Ruben Ruzafaren parte hartzea, Maui-n (Hawaii) jokatuko den aurtengo Munduko Txapelketarako bi asteren faltan. Eta euskal zirkuituko espezialista onenak ere bertan izango ditugu, iazko irabazle Zuriñe Frutos eta Alain Santamaria, adibidez. Aurtengo zirkuituko 5 proba lehiatu ondoren Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos dira liderrak, eta Getarian ere faborito nagusien artean izango ditugu.

Arratsaldeko 16:00etan emango zaio hasiera, eta banaka zein bikoteka parte hartu daiteke. Izen-emateak zabalik daude www.kirolprobak.com webgunean gaur gaua bitartean.

 

Fotos

Vídeos