A ze beroa atzo, Salbatore egunean

Herria kalean. Salbatore jaiei ongi etorri beroa eman zioten beste behin getariarrak herriko plazan bilduta, musika banda eta abesbatzaren laguntzarekin. / ARGAZKIAK AMAXKAR
Herria kalean. Salbatore jaiei ongi etorri beroa eman zioten beste behin getariarrak herriko plazan bilduta, musika banda eta abesbatzaren laguntzarekin. / ARGAZKIAK AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Abuztuan ez da harri-tzekoa beroa egitea, baina herriko festa nagusian herritar zein bisitari izerdiz beteta ikusteak festarako giroa makaldu dezake. Zorionez ez zen hori gertatu atzokoan Getarian. Salbatore egunari hasiera egokia Musika Bandak eman zion. Goizeko 9:30ean oraindik beroak eragin gehiegirik ez zuenean, Aldamar parkean elkartu eta bertatik ekin zioten dianari, herritarrak festetako egun nagusian zeudela gogora ekartzeko asmoarekin.

Eguerdian berriro lanean izan zen Musika Banda Harritarten emandako kontzertu bikainarekin. Aurrez, ohitura jarraituz alkateak ohorezko aurreskua dantzatu zuen udaletxe aurreko plazan.

Pilota eta abar

Kirolak ere bere tokia izan ohi du jaien barne eta azken hilabeteetan lehiatu den XXI. Pilota Salbatore Txapelketak finalak jokoan jarri zituen. 114 bikotek eman zuten izena bertan lehiatzeko eta atzo sei besterik ez ziren lehiatu, onenak. Ekain-Txou emanaldia Harritartera eraman zuten bertako itzala aprobetxatuz eta eskertu zuten bertaratu ziren guztiak. Arratsaldea borobiltzeko Katrapona plazan Lagny taldearen saioa. Gaur arratsaldeko 17:00etan Elkanoren Lehorreratzea irudikatuko da, lau urtetik behin egiten den emanaldia.

Temas

Jaiak
 

Fotos

Vídeos