Beharrean dauden Orioko eta Ketaren arteko derbia

Derbia izanik, bi taldetako zaletuek harmailak beteko dituzte. / DV
Derbia izanik, bi taldetako zaletuek harmailak beteko dituzte. / DV

Gaur arratsaldeko 18.00etan hasita jokatuko da, Mendibeltz zelaian

ANTXON ETXEBERRIAORIO.

Derbia gaur arratsaldean, 18.00etatik aurrera, Mendibeltz zelaian, Preferente taldeko Orioko eta Keta Getariaren artean. Bi taldeek ere motel hasi dute denboraldi berria, izan ere oriotarrek lau lehenengo jardunaldietan bi puntu besterik ez dituzte lortu, eta getariarrak oraindik ez dira estreinatu, hori bai, galdu dituzten 4 partiduetatik, hiru 1-0 edo 0-1 emaitzarekin galdu dituzte, eta bi golengatik galdu duten partidu bakarra zumaiarrekin izan da. Beraz, defentsa gogorra dute getariarrek, nahiz aurrekaldean liga hasera honetan zailtasun gehiago dituztela dirudi, oraindik ez baitute golik sartu.

Dena den, derbiak partidu ezberdinak izaten dira, eta edozer gauza gerta daiteke. Bi taldeak intentsitate guztiarekin jardungo dira, garaipenaren bila. Gari Aguadok oraindik jokalari garrantzitsuak lesionaturik dauzka, baina ez da aitzakia izan behar, partidua aurrera atera beharrean daude sailkapenean urrats bat eman nahi dute, lasaiaxeago kokatzeko. Ea ba, zaletuen laguntzarekin, bi puntuak etxean geratzen diren.

Orioko beste hiru taldeek ere asteburu honetan etxean jokatzen dute. Honela, gaur goizeko 11.00etan infantilek Zumaiakoren aurka jokatuko dute; oriotarrek ondo hasi dute denboraldi berria eta beste garaipen baten bila zelairatuko dira. Arratsaldeko 15:30ean Preferente mailako neskak Donostiako Axular-en aurka jokatuko dute, bi taldeak 3 punturekin sailkapenean berdindurik; ondoren, adierazitako derbia, eta egitaraua osatzeko, bihar, igandea, arratsaldeko 16:30ean, beste derbi bat, hau lehen kadete mailako Orioko-Zarautz, etxekoak lehen garaipenaren bila.