Borrar
3.800 kiloko harriarekin berriro ere giza proba ikusteko aukera izango da. J.A.
Baserritarren eguneko ospakizunak, igandean

Baserritarren eguneko ospakizunak, igandean

Arratsaldean izango da ekitaldirik ikusgarriena, 3.800 kiloko Usurbilgo harriarekin giza proba

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Viernes, 10 de mayo 2019, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Ixidro eguna asteazkenean bada ere, Usurbilen igandean aurrera eramango dituzte Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak Usurbilgo herri-kirol taldearen eta udalaren laguntzaz antolatutako baserritarren eguneko ospakizunak. Goizetik gauera bitartean ekimen desberdinetaz gozatzeko aukera izango da beste urte batez.

Bertsoak eta bazkaria

11:15ean hamaiketakoa iragarri dute herriko frontoian eta 12:30ean bertso saioa izango da Ane Labaka eta Sebastian Lizasorekin. Eguerdiko 14:00etan bertso bazkaria iragarrita dago Artzabal baserrian. Tartelak eskuratzeko epea gaur amaituko da eta Alkartasunan eta Artzabalen eskuratu daitezke 25 eurotan.

18:00etan, berriz, baserritarren egun honetako ekitaldi ikusgarriena izango da: giza proba 3.800 kiloko Usurbilgo harri handiarekin. Hiru talde arituko dira. Txoriherri eta Lasuen talde mixtoak izango dira, 4+2 eta hirugarren taldea, Emarri 22 emakumek osaturikoa izango da eta harriari tiratzeko era guztiz desberdina izango dute, uztarri bereziarekin arituko baitira.

Emarri taldeak emakumeen historian lehenengoz Usurbilgo 3.800 kiloko harriarekin marka saiakera egingo du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios