Balenciaga Museoak ordutegi zabalagoa izango du bi hilabeteetan

Ikusleak Museora. / AMAXKAR
Ikusleak Museora. / AMAXKAR

GETARIA.

Cristobal Balenciaga Museoak udara honetan ordutegi zabalagoa izango du uztailean eta abuztuan. Horrela, egunero irekita egongo da 10etatik 20etara.

Bestalde, Museoak ordubeteko bisita gidatuak eskaintzen ditu, doan, asteburuetan eta jaiegunetan. Bisita horiek egiteko, izena eman beharra dago museoko harreralekuan bisita hasi baino lehen eta plaza guztiak bete arte (gehienez 20 lagun). Ezinbestekoa da sarrera erostea.

Uztailean eta abuztuan bisita gidatuak eskainiko dira egunero. Larunbateko bisitak bi izango dira, eguerdiko 12:30etakoa euskeraz eta arratsaldeko 17:00etakoa gazteleraz. Igandeko saioak, berriz, alderantziz izango dira, eguerdiko 12:30etakoa gazteleraz eta arratsaldeko 17:00etakoa euskeraz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos