Borrar
Uda Ikastaroa. Uztailak 5ean egingo da Cristóbal Balenciaga Museoan. AMAXKAR
Balenciaga Museoak III. Uda Ikastaroa egingo du uztailak 5ean

Balenciaga Museoak III. Uda Ikastaroa egingo du uztailak 5ean

Euskal Herriko Unibertsitatearen programaren barne kokatzen da eta izena dagoeneko eman daiteke

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 25 de mayo 2019, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitatearen programaren barnean, museoak Cristóbal Balenciaga Museoaren III. Uda Ikastaroa aurkeztu du, modako profesionalen gaitasun teknikoak areagotzeko urteko hitzordu garrantzitsu bihurtzeko asmoz.

Eguna datorren uztailak 5a izango da eta Museoan bertan burutuko dute ikastaroa. Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. gainera maiatzak 31 bitartean tarifak murriztuak izango dira.

Modak, fenomeno aktibo, heterogeneo eta erlazionala den heinean, gizarte, kultura nahiz ekonomiarekin konbergentziak eratzen ditu. Hortaz, etikarekin zerikusia duten auziak planteatzen ditu bere katebegi guztietan: diseinuan, ekoizpenean, merkaturatzean, komunikazioan nahiz kontserbazioan.

Azken urteetan, modaren industriak bere politikak berrikusteari ekin dio, langileen lan baldintzei, ekoizpen prozesuen iraunkortasunari, ingurumenari nahiz animalien eskubideei dagokienez, sektore akademiko eta sozialek modari gero eta arreta handiagoa ematen diotela-eta, modari buruz gero eta analisi sakonagoak egin ohi direla eta, eta, horrekin batera, kontsumitzaileak gero eta konpromiso handiagoa hartzen ari direla-eta. Era berean, kontzeptualizazio eta adierazpenarekin lotutako moda diseinu bektoreek, moda sistema berak errepikatu ditzaken arazoen inguruko eztabaida bultzatzen ari dira: hala nola sexuagatiko edo sexu joeragatiko, arrazagatiko, gorpuzkeragatiko, klaseagatiko eta adinagatiko diskriminazioa.

Helburuak

Hiru helburu nagusi ditu; Modari buruzko gaur egungo ikuspegi eta politika etikoek biltzen dituzten arloak, faktoreak, subjektuak, gaiak eta ekoizpen, merkataritza, ingurumen eta sorkuntza prozesuak nahiz prozesu soziokulturalak testuinguruan kokatzea. Gizarte garaikidearen izaera etikoko zalantzen eta eskarien bidez, modaren industrian, kontsumitzaileengan eta hauen arteko elkarreraginean sortzen ari diren paradigma berriak eta paradigma horiei atxikitako erronka, oztopo eta helburuak aztertzea. Gizarteak eta gobernu erregulazioek eskatzen duten oinarri etikoko eraldaketa gauzatzeari begira, moda inguruko diseinu eta enpresa jardueren aldetik hartzen ari diren neurri zehatzen eta berrikuntzen berri ematea. Ikastaroan, ikuspegi orokorretik aztertuko dira gaur egun modak etikarekin garatzen dituen topaketak eta honek gizartearekin eta ingurumenarekin dituen loturak.

Jardunaldi bakarrean egingo den ikastaro honen egitarauak hiru hitzaldi biltzen ditu, eta mahai-inguru bat, hiru aditu ospetsuen eskutik (bi nazioarteko mailakoak eta estatu mailakoa bestea). Oro har, eduki teorikoak landuko dira, eta, horrekin batera, gaiari loturiko gaur egungo kasu eta esperientzia adierazgarrien analisia egingo da.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenak telefono zenbaki honetara dei dezakete 943 00 47 77 edo info@fbalenciaga.com helbide elektronikora idatzi.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios