Balenciaga museoa ezagutzeko ere bisita bereziak

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, mugikortasun murriztuko pertsonaz osatutako taldeen sarbidea ahalbidetzeko eta gizarteratzeko plana aurkeztu dute. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute Getariako jostunari eskainitako museoan, haren sorkuntza-lan bikainak ikusteko eta herriko ondare kultural eta natural aberatsaren berri izateko eta bide batez bainu egokitua izango dute Malkorbe hondartzan.

Uztaila, abuztua eta irailean (lehen hamabostaldian) emango da eskaintza hau. Iraupena, 3-4 ordu gutxi gorabeherakoa izango da. Esperientziaren barne Museora bisita eta bainu egokitua sartzen dira eta dohainik eskaintzen da. Aurrez izena emate beharrezkoa da eta gehienez ere, 15 laguneko taldeei zuzenduta dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos